Gure taldeen elkartasun-pankarta
Gure taldeen elkartasun-pankarta
Bolue Getxo Eskolako taldeek agerian utzi dute Gazan hildako 25.000 haur inguru eta egunero arreta mediko eza eta desnutrizio arazoak dituzten hamarnaka milekiko elkartasuna.
Ekimenean pankarta bat erakutsi dute asteburu honetako partidetan. Pankarta horretan “Gure haurrak ere badira” irakurri da,
Ekitaldia borondatezkoa izan da eta horrela gauzatu da: taldeak zelaira pankartarekin irten dira (talde bisitaria atxikitzera gonbidatua izan da) eta hasierako txistuaren ondoren minutu bateko isilunea gorde da.
Gure taldeetako kideek beren ikastetxeetan errealitate horren berri izan dute, eta hurkoekiko nahigabea eta elkartasuna publiko egiteko beharraz jabetu dira. Atsekabe hori gurasoei helarazi diete, eta haiek erabaki dute asteburu honetan bakearen aldeko deia egitea eta txikienen bizi-garapena ahalbidetzea, baita Palestinan ere.
Berri honekin batera hainbat talderen irudiak ikus daitezke.






