9 marzo 2026
Badator Aste Santuko kanpusa
Ya llega el campus de Semana Santa
Bolue Getxo Eskolak Aste Santuko kanpusa antolatu du futbolaz gozatu nahi duten ororentzat. Ekimenak bi txanda izango ditu, Aste Santuko oporraldiekin bat eginez: lehena martxoaren 30etik apirilaren 1era eta, bigarrena, apirilaren 7tik 10era bitartean. Ordutegiari dagokionez, 9:00etatik 14:00etara izango da.
2012 eta 2020 artean jaiotakoek, 5 urtetik 14ra duten umeek, aukera izango dute eskaintzen diren jarduera nagusiak egiteko: futbola (Bolue futbol zelaian) jolasak (Fadurako frontoian) eta igeriketa (Fadurako igerilekuan).
Inskripzioak hemen https://bit.ly/AsteSantukoKanpusa
Informazio gehiago eskuratzeko adi gure Instagram kontuari @boluegetxoeskola