1 abril 2026
Kirolean errespetua eskatzeko kanpainan parte hartu dugu
Kirolean errespetua eskatzeko kanpainan parte hartu dugu
Azken asteotan “Errespetua” lelopean eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Eskolako Programaren aholkuari jarraituz, Bolue Getxo Eskolako talde askok euren aletxoa jarri dute partiden hasieran. Irudietan 2014 Arrigunaga
2014 Ereaga eta 2013 BGE Txiki eta Mungia taldeak ikus daitezke.
Helburua hezkuntza-inguru segurua eta errespetuz beterikoa ezartzea da, baita jokalarientzat ere. Aldi berean pankarta hauek oroimen bisuala bihur daitezke bertaratzen den publikoarentzat, kirol eskola, emaitzez harago, umeen gozamenerako tresna bat dela kontuan hartuta.