Udalerriko futbol taldeek lan-esparru komun bat ezartzeko prozesua hasi dute
Udalerriko futbol taldeek lan-esparru komun bat ezartzeko prozesua hasi dute
Getxo Futbolak 1.300 futbolari eta 100 talde baino gehiago bilduko ditu proiektu bateratu batean, non klubek beren nortasunari eutsiko dioten.
Getxoko futbol taldeek lan esparru komun bat ezartzeko prozesua hasi dute. Getxo Futbola izenarekin, klubek elkarrekin lan egingo dute koordinazioa, komunikazioa eta profesionalizazioa hobetzeko eta, horrela, jokalari, familia eta herritar guztientzako kirol eta gizarte balioa handitzeko. Akordioa herriko talde guztiek sinatu dute: Arenas Club, CD Getxo, Romo CF, Bolue Getxo Eskola, CD Galea, Bizkerre,, Iturgitxi, SD Neguri eta Arraultzaldeon FT. Horrela, 1.300 jokalari baino gehiago eta 100 talde inguru bilduko ditu.
Erakunde guztiekiko akordioak lan-egitura komun batean sartzea aurreikusten du, klub bakoitzaren nortasuna galdu gabe. Hala, helburuen artean daude gobernantza-organo partekatu bat eta kirol-proiektu komun bat abian jartzea (prestakuntza, teknologia, kirolekoak ez diren baliabideak, etab.). Horretarako, proiektuak hainbat lan-ildo estrategiko jarriko ditu abian, besteak beste, kirol-prestakuntza hobetzea, balioak eta pertenentzia-sentimendua sustatzea, egitura profesionalizatzea eta instalazioak erabiltzeko koordinazioa hobetzea. Gainera, futbolak komunitatean duen eragina azpimarratuko du proiektuak, eta, horretarako, familiei eta ikastetxeei zuzendutako ekintzak jarriko dira abian, beste eragile batzuen artean.