Getxo Futbolak negozio-garapeneko eta babesletzako arduraduna bilatzeko hautaketa-prozesua ireki du
Getxo Futbolak negozio-garapeneko eta babesletzako arduraduna bilatzeko hautaketa-prozesua ireki du
Getxo Futbolak hautaketa-prozesua ireki du negozio-garapeneko eta babesletzako arduradun bat kontratatzeko. Egiturak bederatzi erakunde, 100 talde baino gehiago eta 1.300 jokalari inguru biltzen ditu, eta etapa berri batean sartu da bere marka, komunitatea eta kirol-, digital- eta gizarte-aktiboak diru-sarrera iraunkor bihurtzeko helburuarekin.
Ez da irudi edo komunikazioko lanpostu bat izango. Helburua merkatura irteteko, negozio-aukerak zabaltzeko, negoziatzeko eta akordioak ixteko gaitasuna duen profil komertziala txertatzea da.
Hautagaitzak aurkezteko modua
Interesa duten pertsonek curriculuma eta aurkezpen labur bat bidali beharko dituzte, lortutako akordio edo sortutako diru-sarreren adibideren bat jasota, helbide honetara: administrazioa@getxofutbola.eus. Eskaintza eta baldintzei buruzko datu gehiago albiste honetan bertan daude.
Proiektuaren helburua
Lanpostuaren eginkizun nagusia Getxo Futbolaren kirolaz kanpoko diru-sarreren hazkundea gidatzea izango da. Horretarako, pertsona hautatuak merkataritza-plana eraiki beharko du, proiektuaren aktiboak diru-sarrera bihurtu eta babesle, bazkide komertzial, iragarle eta enpresekin harreman iraunkorrak garatu.
Eraskundeak profesionalizazio-etapa berri bat abiatu nahi du, merkataritza-proposamen sendo, neurgarri eta iraunkor baten bidez. Plataforma horrek babesletza, publizitatea, edukiak, partida-eguna, hospitalitya, ekitaldiak, merchandisinga eta esperientziak hartuko ditu barne.
Bilatzen den profila
Hautagaiek esperientzia izan beharko dute salmenta kontsultiboan, negozio-garapenean, babesletzan edo kirol-marketinean, eta bereziki baloratuko da akordioak norberak itxi eta diru-sarrerak sortu izana.
Era berean, merkatu berriak irekitzeko, negoziatzeko eta helburuen arabera lan egiteko gaitasuna eskatzen da. Getxo Kirolak erakundeak salmenta-aukeren zorro ordenatua kudeatzeko, merkataritza-proposamenak prestatzeko, prezioak eta kategoriak zehazteko eta aktibazioak beste arloekin koordinatzeko prest dagoen pertsona bilatzen du.
Profilak emaitzetara eta errentagarritasunera bideratutako ikuspegia izan beharko du, baita akordioei jarraipena egiteko, emaitzak neurtzeko eta berritzeak lantzeko gaitasuna ere.
Baloratuko diren ezaugarriak
Getxo Futbolak positiboki baloratuko du hautagaiak futbolean, kirolean, entretenimenduan edo ekitaldietan esperientzia izatea. Halaber, kontuan hartuko dira Bizkaiko eta Euskadiko enpresa-sarearen ezagutza, harreman-zorro propioa, CRM-aren eta tresna digitalen erabilera, ‘hospitality’-aren, merchandisingaren edo merkataritza elektronikoaren arloko esperientzia eta euskararen ezagutza.
Eskaintza eta baldintzak
Lanpostuak autonomia handia eskainiko du merkataritza-arloa eraikitzeko, eta zuzendaritza-organoarekin, zuzendaritza exekutiboarekin eta kirol-zuzendaritzarekin harreman zuzena izango du. Klubak udal-mailako proiektu baten barruan kokatzen du aukera, aktibo eta negozio-ildo ugari dituen plataforma batean.
Lanpostua Getxon izango da, lanaldi osokoa, eta laneratzea berehalakoa aurreikusten da. Ordainsariari dagokionez, soldata finko lehiakorra eta helburuei nahiz emaitzei lotutako pizgarri erakargarriak eskainiko dira.