XI. Ibai Azkue Memoriala endi 1 junio, 2026

XI. Ibai Azkue Memoriala

XI. Ibai Azkue Memoriala

Larunbatean, maiatzaren 30ean, XI. Ibai Azkue Memoriala ospatuko da, 2012an jaiotako jokalarientzat. Partidak Fadurako zelaian jokatuko dira, belar naturaleko soropilean, eta sei taldek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta.

 

1.Multzoan CD Getxo, CD Galdakao eta CD Aurrera Vitoria egongo dira; 2. Multzoan SD Gernika, Betolaza CD eta Ipar Arriaga neurtuko dira.

 

Formatua ligaxkakoa izango da, 35 minutuko partidekin eta 10eko atsedenaldiarekin. Goizean multzoen fasea jokatuko da, 9:00etatik 13:30era (gutxi gorabehera), eta arratsaldean azken fasea, 15:30etik 18:30era.

Ordutegiei eta balizko parekatzeei buruzko informazio gehiago albistearekin batera doan irudian topa daiteke.

Scroll